HIRU TXERRIEN IPUINA
Bazen behin, orain dela urte asko, hiru txerrikume. Herri txiki batean bizi ziren, lastozko etxetxo batean, basotik nahiko hurbil zegoena. Handienak Francisko zuen izena eta bajua, azkarra eta polita zen. Txikienak Pepito zuen izena eta altua, mehea eta ergela zen. Ertaina berriz bere anaien arteko nahasketa bat zen eta Engrenecia zuen izena.
Behin, hiru txerrikumeak haserretu egin ziren, Engreneciak Franciskori adreilu bat buruan bota ziolako. Francisko zauriturik hospitalera eraman zuten eta ondorioz koma larrian sartu zen. Pepito Engreneciarekin haserretu eta errieta egin zion. Hasieran Engrenecia nahiko haserre zegoen, baina azkenean errudun sentitzen hasia zen. Hau etxetik joan zen eta basora joatea erabaki zuen, baina ez zekien otxo gaizto bat inguruan zebilela. Bitartean Pepito hospitalera joan zen bere anai zaharra zer moduz zegoen ikustera, eta medikuak hau esan zion:
-Francisko komatik atera da oraintxe bertan.
-Eta noiz aterako da hospitaletik?-erantzun zion Pepitok.
-Hemendik aste betean etxean izango da, eta zu egon lasai etxera joan zaiteke nahi ba duzu.-lasaitu zuen medikuak.
-Mila esker egin duzuenagatik.-hori esan eta Pepito etxera itzuli zen.
Etxera iristean Pepitok ez zuen Engrenecia aurkitzen eta basora irten zen bere bila. Ordu bete pasa ondoren Pepitok bere soinekoaren zati bat aurkitu zuen eta pare bat metrotara otxo bat ikusi zuen Engrenecia jaten. Etxera itzuli zen lasterka, oso izuturik. Geroxeago hospitalera itzuli zen eta Franciskori kontatu zion dena, bion artean erabaki zuten Francisko handik irtetean atzerrira joango zirela bizitzera guzti hori ahazteko.
AMAIERA
No hay comentarios:
Publicar un comentario