6 JABIER

HIRU ANAI-ARREBAK

Bazen behin, Engrenezia, Francisco eta Pepito. Hiru anai-arreba hauek Lizarran bizi ziren 2004. urtearen bukaeran.
Engrenezia; langilea, itsusia eta potoloa zen. Pepito ez zen ez langilea ez alperra, eta Francisco indartsua, altua eta alperrena zen. Ez ziren batere ongi eramaten eta bata besteari gorrotoa zion hirurak oso ezberdinak zirelako.

Abenduaren 11an, hiru urtez lan egin ondoren bakoitzaren etxebizitzak bukatutzat eman zituzten. Engrenezia, oso languilea zenez bere etxea handiena eta hoberena zen. Francisco, aperrena zenez bere etxea txapekin eta kaletik hartzen zuenarekin eraiki zuen eta Pepito beste bi etxeen tartekoa egin zuen. Baina justu egun bat geroago, Engrenezia ohartu zen Franciscok eguzki plaka bat lapurtu ziola eta Engrenezia erabaki zuen berarekin hitz egitea. Francisco tuntuna zenez, plaka ezkutatu ordez, teilatuan jarri zuen, bere arreba berarengana zihoala, eskuan adreilu bat zeramala, ohartu gabe. Bi minutu geroago, Francisco lurrean erorita zegoen, burutik odola zeriola.
Pepito, bere etxetik dena ikusi zuena, Francisco hartu eta ospitalera eraman zuen ahalik eta hazkarren. Egun pare bat geroago, hiru anai arrebak: Engrenecia, Pepito eta Francisco, elkarri lehen baino gorroto gehiago zeukaten eta edozer gauzarengaitik borrokan jartzen ziren.
Ostera, egun euritsu batean, trajedun pertsonai bat sartu zen beraien bizitzetan. Pertsonai hau Txusma deitzen zen eta iruzurti profesionala zen. Izan ere hiru anai arrebak aztertzen aritu zen eta aukera bat ikusi zuen iruzur egiteko.
_Arratsalde on jende ona. Ikusi dut nire kotxetik ez zaretela oso ongi eramaten, eta pentsatu dut, zera, ni psikologo profesionala eta oso jakintsua naizenez, onartuko naizuela zuen arazoak konpontzen._Esan zuen Txusma iruzurtia profesionalarena eginez. Hiru anai-arrebei ongi iruditu zitzaien eta baietz esan zioten.
Egunak pasa ziren, eta Txusma, hiru etxeak ikusita eta zein tontunak zirela ikusita, oso erraz irabaziko zituela iruditu zitzaion, baina ez zekien gauza bat ihes egin zion. Eta zen Engreneziaren aurpegi itsusiaren atzean susmo bat zegoela, izan ere Engrenezia hiruetatik azkarrena eta jeinu txarrekoa zen.
Horregatik gau batean, Engrenezia Txusma psikologoaren atzetik joatea erabaki zuen zer asmo zituen asmatzeko. Kontu handia izan zuen honek bera segika zeukala ez ohartzeko, eta azkenean 10 kilometro geroago zerbait egitera gelditu zela ikusi zuen.
Txusma lehendik pertsona askori lapurtu zien, horregatik izenez aldatu behar izaten zuen esatafa bakoitzaren ondoren. Oraindik etxebizitzarik ez zeukanez, kotxean bizi zen eta gaueko momentu horretan, zigarro bat erretzen zuen bitartean eta kotxetik zerbait ateratzen zuenean, Engrenezia bere ezkutalekutik atera zen bat batean eraso egiteko asmoz. Segundu bat geroago, hau lurrean zegoen bekainen artean bala zauria kea zerilarik.
Dirudienez gero, Txusma psikologoa ez zegoen horren sineskor, Engrenezia pentsatu zuen bezala eta sineskera horrek bizia kendu zion.
Ondoren, Txusma gorpua autoan sartu eta lehen bailen beste leku batera eraman zuen, inor eta ezer ez zegoen leku urrun batera. Honek zekien or ez zirela gauzak bukatuko baina egin zuena konpontzen sahiatu behar zen. Gaua taberna batean pasa zuen alkohola burua bete arte. Ezin izan zuen ordea Engreneziaren aurpegia burutik atera bera iruzurti bat besterik ez zelako ez hiltzaile profesional bat.
Hurrengo goizean bere lanera bueltatzeko beldurra zuen zeren, zer esango zuten Pepito eta Francisco beraien arreba ez ikustean? Nola erreakzionatuko zuten? Baina Txusma dena pentsatzeko denbora eman zion bidean zehar.
_Egun on Pepito eta Francisco! Zer moduz gaua, jaunok?_Improbisatu zuen.¬¬¬¬
_De reputa madre mutil!_Esan zuen Francisco. Pepito erabat esnatu zen juramendu hori entzutean.
_Eh. Non da Engrenecia?_ Galdetu zuen Pepito. Psikologoari izerdi tanta bat erori zitzaion lurrera.
_Eta zer! Ni emagaldu horri ez diot ilerik gehiago ikusi nahi. Ezta Pepito?_Ohiukatu zuen Francisco. Pepito ez zuen ezer esan. Txusma ia praketan pisa egin zuen hartu zuen lasaitasunerangatik.

Euria egiten zuen, tximistak zerua argiztatzen zuten eta Engrenezia zuhaitz baten alboan zegoen, eserita, bustita eta hila. Urbasak zeukan zaparradarekin ez zegoen inor egongo eta hoberena zena, inor ez zen joango hilabete pare batean. Bat batean tximista bat jo zuen Engreneciaren lekutik oso hurbil eta gero beste bat justu bere metalezko lepokoan txamuskatu egin zena eta hilikia elektrakutatu zen. Ezustean, Engreneziaren begiak ireki ziren eta bere burua funtzionatzen hasi zen oraindik bala barruan izanda.


Txusma bere iruzurraren bukaera gero eta hurbilago ikusten zuen hiru aste geroago eta barrez jartzen zen hiru etxe izango zituela pentsatzean eta gehiago kotxean ez zuela lo egingo jakitean. Pepito eta Francisco erabat engainatuta zeuzkan psikologoaren kontuarekin eta abenduaren 29ko arratsalde artan 50.000 milioi euroko faktura pasa zien. Bi haiek ez ziren konturatu iruzurtiaz ezta dena bukatu eta gero. Orduan ikusi zuten aukera bakarra beraiek zeukaten guztia eman beharko ziotela psikologoari.
Baina bat batean Engrenezia agertu zen Txusmaren atze-atzean eta eskuan adreiku bat zeramala Pepitori bota zion indar guztiarekin eta hau lurrera hilda erori zen. Gero beste adreilu bat hartu zuen eta Franciscori bigarren aldiz kolpatuta hil zuen. Ondoren, adreilurik geratzen ez zirenez, eguzki plaka hartu eta Txusma iruzurtiari bota zion. Hau elktrakutatuta hil zen.

Geroztik, Engrenezia pozik bizi izan zen bere bizitza osoan zehar.





javascript:void(0)

No hay comentarios:

Publicar un comentario