8 AITANA

Hiru neba-arrebak


Atzo, Lekeition, hain hurbil dirudien denbora tarte hartan, hiru neba-arreben existentziaz jakin genuen. Lekeitio oso polita zen bai, mendi eta zuhaitz mordoz inguratutako herria. Oso arrunta. Hiru neba-arrebak baina, ez ziren edonolakoak gero; Sekulako liztorrak ziren! Bakoitzak, bere izateko erak eta itsura ezberdin bat zeukaten. Guztietatik handienak, Pepito izena zuenak hain zuzen ere, gainontzeko nebarreben inbidia zuen: mutil koxkor, xarmant, langile, indartsu eta izugarri azkarra zen; kirol guztietan hoberena izateko fama edukitzeaz gain. Bere neba aldiz, Francisko, guztiz ezberdina zen, imajina daitekeen mutilik mespretxagarriena zen: Izugarri itsusia zen, ez zuen lan egitea gustoko, lerba bat bezain txikia zen ia, eta esfortzu guztiak saihesten zituenez gero, babotzat ere hartzen zuten; liztor jaio berri baten antzera jokatzeaz gain. Ikusi ezineko liztor bilakatu zen. Bien tartean zegoen liztor neska, hau da, beraien arreba Engrenencia, bien nahasketa bat zen, umore oso berezi batez identifika zitekeena: Gehienetan alai zegoen arren, haserretzen zen unean deabrua bera baino gaiztoago bilakatzen zen, edozer eta edonor mila zatitan uzteko adinako indarra garatuz. Hala ere, guztiek ezagutzen eta maitatzen zuten liztorra zen.

Eguerdiko hamabiak jo bezain laster baina, beraien zoria guztiz aldatu zen…Beraien amak, seme-alabak ustezko lan batzuetara joaten ikusten zituen egunero; esnatu ere egiten zituen bertara garaiz irits zitezen. Haren ustez, Pepito, enpresaria zen. Berak uste zuenaren arabera, bere seme zaharrenak “Dirua patrikan” izeneko izugarrizko enpresa batean egiten zuen lan, eta horregatik ekartzen zuen hainbeste diru etxera hilabetero. Engrenenciak aldiz, etxera diru gutxi ekartzen zuenez, musikari talde baten bateria zela pentsatzen zuen, bere taldeak tabernetan jotzearekin lortzen zuen diru apurra zela etxera ekartzen zuena. Semerik txikienak dirurik etxera ekartzen ez zuela eta, langabezian zegoela uste zuen. Hala ere, berak izugarri maite zuen bere semea eta bortz axola zitzaion gainontzeko liztorren esamesak. Etxea garbitzen ari zela, Engrenenciaren logela atuntzea otu zitzaion, bueltan dena txukun-txukun aurki zezan… Eta hor bukatu zen guztia. Haren ohepean, inoiz ikusi gabeko kutxa bat topatu zuen: hori kolore bizi-biziaz margoturik zegoen, eta nahiko handia zen. Metro laurden inguruko azalera zuen. Bere barnean eskua sartu zuen, bertan zer egon zitekeen pentsatzen eta…paper bat aurkitu zuen bertan. Oso paper arraroa zen. Bertan Engrenencia langabezian zegoela adierazten zuen, baina horrek ez zuen zentzurik… Zergatik ez zion bada bere alabak horrelakorik esan? Paperra behin eta berriz mihatu zuen, faltsua izango zen itsaropenez; baina ez zen ala izan. Bere alaba langabezian zegoen, eta bera ohartu ere ez zen egin. Engrenencia etxera iritsi orduko, amak galderez josi zuen alaba, eta Engrenenciak azkenean, amari egia esan zion…

- Kaixo ama, etxean naiz! (esan zuen Engrenenciak etxera sartu orduko)
- Kaixo, laztana… Zer moduz gaurko kontzertuan? (galdetu zion amak begietan dir-dir bitxi bat zuelarik)
- Primeran! Aretoa bete-beterik zegoen eta jendeak… ( bat-batean Engrenenciak hitz egiteari utzi zion. Bere amaren begiradaren esanahia ulertu zuen: ama haserre zegoen)
- Mesedez jarraitu zure kontzertuari buruz hitz egiten (esan zion amak are eta gehiago haserretuz)
- Bueno, bada… (Engrenenciak ez zekien zer esan, ama bere gezurretaz ohartu zelakoan zegoen) zera… ba… gezurra zen orain arte nire lanari buruz esandako guztia. Duela hiru urte ni langabezian nagoela.

Bere amak baina, gehiago nahi zuen. Bere alabak goizak zertan igarotzen zituen jakin zuen, gauetan nora joaten zen… Baina hori ez zen nahikoa. Berak dirua nork ematen zion jakin nahi zuen. Hasieran bere alabak ez zuen ezer esateko asmorik, baina bere burua hain larri ikusirik, dirua ematen zionaren izena esanez amaitu zuen:

- Ama, nahikoa da! Badakizu niri buruzko guztia; ez dut beste ezer esateko asmorik.
- Ah, ez? Ai ama! Ez iezadazu esan… emagaldu bat zara! Ene bada…beno ba, zure amamari esan beharko diot, gero ohartuz gero infarturik jasan ez dezan… A ze nolako atsekabea jasango duen! Beno baina, ez da ezer izango nik jasan berri dudanarekin alderatuz…

Engrenenciaren amak hartutako atsekabea sinesgaitza zen. Engrenenciak, ez zuen sekula bere ama hain gaizki ikusi eta atsekabea gutxitzeko asmotan, egia esatea erabaki zuen…

- Ama, lasaitu zaitez… ( esan zuen Engrenenciak)
- Baina nola lasituko naiz ba zure lanbidea zein den jakinda! ( esan zion amak alabari)
- Ama, lasai… Hori ez da nire lanbidea (Hasi zen esanez, guztia azaltzen hasiz). Egitan langabezian nago, hori badakizu. Etxera ekartzen dudan diru apurra, ez dut emgalduaren lanbidea eginez lortzen; baizik eta Franciskok ematen didala.

Hori esatearekin batera bertatik ospa egin zuen beste galderarik ez erantzuteko asmotan. Atea ireki orduko baina, salatutako anaia leihopean zela ohartu zen, guztia entzun zuelaz, eta oso haserre zegoela zirudien. Francisko, arrebari begirada zorrotz bat jaurtitzearekin batera sartu zen haien etxea zen izugarrizko lore hartara, begietan amari Engrenenciari buruzko txarra zen zerbait esango zihola zirudien bitartean. Etxera sartu zenean, arreba atzean zuela guztiz ikaraturik, atea erdi irekita utzi zuen. Pare bat minututara iritsi zen etxera Pepito, eta atea irekirik zegoenez gero, sartzerakoan ez zuen inolako zaratarik egin. Egongelan argia ikusirik eta ahotsak bertatik zetozenez gero, motel asko abiatu zen bertarantz, ahalik eta zarata gutxienik eginez, iskanbila zeri buruz zihoan jakin ahal izateko, bertan parte hartu barik. Bertara hurbiltzean, argi eta garbi entzun zuen nola bere nebak bere amari esaten zion zertan xahutzen zuen haren arrebak berak emandako dirua...

- Ama, nik Engrenenciari etxera ekartzen duen diruaren bikoitza ematen diot… (hasi zen anaia gazteena guztia azalduz)
- Baina-baina… zu ez al zeunden ba langabezian? (harriturik geratzen ari zen ama)
- Baina berak nik ematen diodan diruaren erdia xahutzen du berak Pepitoren “striptis” aretoan, gustuko duen mutilaren zakila ikusteko ordaintzen! ( amaitu zuen esaldia Franciskok amaren galderari kasu zizpitzik egin gabe)

Ama ia-ia lurrera erori zen momentu hartan. Orduan, bere ustezko seme eredua, “striptis” areto baten jabe zela jakin zuen, eta batzuetan logelan aurkitzen zituen gepardo tangak ikusita, bera ere bertan lan egiten zuela ohartu zen. Izugarri atsekabetu zen, eta gauzak okerrera egin ezin zutela eta, Pepito agertu zen, bere anaia txikia gamelu bat zela agerian utziz eta baita irabazten zituen dirutza itzelak non izkutatzen zituen:

- Baina-baina…! Nolatan izan duzu halakorik esateko muturrik?! (ohiukatu zuen Pepitok iskanbilaren erdian sartuz) Akabaturik hago! (ohiukatu zuen berriz anaia jotzeko asmotan)
- Egia al da Pepito? (galdetu zion amak seme zaharrenari)

Pepito momentu hartan gelditu egin zen, baina ez zuen ezer erantzun. Amak orduan, esandakoa egia zela baieztatu ahal izan zuen.

- Bai egia da… (esan zuen Pepitok handik denbora batera) Baina ba al dakizu nondik lortzen duen Franciskok dirua?
- Ez zara ausartuko… (esan zuen ahopean Franciskok, oso urduri)
- Francisko gamelua da! Drogak pilula moduan saltzen aritzen da; Horregatik eraiki zuen lorategiko txabola hura. Txabolak barnean ate izkutu bat du eta bertan gordetzen du merkantzia eta lortutako dirua; eta horregatik du arrebari dirua emateko besteko dirutza! (esan zuen Pepitok, Franciskoren lana agerian utziz)

Amari orduan, infartu bat eman zion; baina inor ez zen ohartu hartaz. Guztiak haserre zeuden, batak besteari egindakoa zela eta. Baina, mutilek bi gauza zituzten buruan: Lehenengoa, elkarri min emateko moduko gauzetan pentsatzea eta bigarren, arrebak zer egingo ote zien pentsatzea. Izugarri arriskutsua eta maltzurra baitzen haserretzean. Arreba baina, joana zen. Ez zegoen egongelan. Bi anaiek lasaitu ederra hartu zuten eta bat-batean… PLAS! Engrenenciak Franciskori sekulako danbatekoa eman zion buruan, lorategitik hartutako ahalik eta edreilurik handienarekin. Ziplo erori zen lurrera, bere amaren alboan. Bost segundutara esnatu ziren biak, batera, bata begietan atsekabe begirada zuelarik eta besteak,… beno… Franciskok ez zeukan begirada finkorik. Begiak biraka zituen eta sekulako koskorrekoa zeukan buru erdian. Minutu erdira edo, Francisko altxatu egin zen, begiak finko zituelarik eta bertara begiratzean, bi begiak sudur puntara begira zituela ohartu ziren familikideak. Ama larritu egin zen, etxetik gora eta behera arituz, anbulantziari deituz. Bi anai-arrebek baina, Franciskori burla egiteko asmoz, soineko itsusi bat jartzeko eta aurpegia margotzeko aprobetxatu zuten. Ama lasaitu zenean, eta Franciskok begiak ondo zituenean, haien maletak egin eta etxetik bota zituen une horretararte bere kuttunak izandako haurrak.

Etxetik irten bezain laster banatu ziren anai-arrebak. Elkarrekin gori-gori zeuden, haserre bizian. Beno, Pepito eta Engrenencia batik-bat; Francisko oraindik txora-txora eginda baitzebilen. Haietaeko bakoitzak, lore bat aukeratu zuen, polit-polita behinik -behin baina Franciskok maletak utzi eta berehala joan zen bere pilulak saltzera; Hori bai, lehenengo hirurak dohainik emanda, jakina! Engrenenciak aldiz, buru eta denbora dexente gehiago zuela eta, eta bere bi anaien antzera laku baten alboan zegoenez, zulo nahiko handi bat egin zuen lore ondoan, uholdeak egotekotan urpean bukatzeko arrisku gutxiago izan zezan. Pepitok aldiz, hiru txerrikumeen ipuinaren antzera zaharrena eta jakintsuena zenez gero, ideia paregabea otu zitzaion: estriptisak egingo zituen etxe alboan eta ikusten zuenak diruarekin ordaindu beharrean berarentzako haren etxe alboko lakuaren aurrean zulo izugarri handi bat eginez ordainduko zion; Horrela, berak lan… sinpleago bat egingo zuen.

Arratsaldeko zortziak aldera, berak bukaturik zeukan zuloa. Ikaragarri handia zen, inork inoiz egindako zulorik handiena, eta liztor multzo batek egina zen, gainera. Zuloa amaitu bezain laster hasi zen xiri-miria eta, Franciskok zulorik egin ez zuenez, segituan erori zen haren lore polit hura. Bera orduan, ziztu bizian abiatu zen arrebaren etxera eta berak, jakina zenez gero… antzarak ferratzera bidali zuen!

- Engrenencia, irekidazu atea! (ohiukatu zuen Franciskok bere arrebaren atarian)
- Baita zera ere! Zergatik ireki beharko nizuke ba nik nire etxeko atea? (erantzun zion Engrenenciak haserre)

Handik hogei minututara baina, eta xiri-miria euri sendo bilakatu zenez gero, bere zuloaren barnean geratutako urak gainezka egin zuen eta bere etxea ere hondaturik gelditu zen. Orduan, eta anaiak oraindik ere hura itxoiten ari zela ikusita, Engrenenciak eskerrak eman zizkion bere anaia txikiari:

- Arrano pola! Zertan zabiltza zu hemen? Blai-blai eginda bukatuko duzu! (esan zion Engrenenciak Franciskori, etxetik irten bezain laster)
- A ze nolako galdera! Zertan ariko naiz ba, neska! Zuri itxoiten nabil (erantzun zion Franciskok arrebari, irrifar polit batez jarraiturik)
- Baina, zure maletak… (esan zuen Engrenenciak kezkaturik)
- Lasai, emakumea! Maletak eta ni neu ere blai-blai eginik gaude jadanik. Ez zaitez horretaz kezkatu(lasaitu zuen Franciskok Engrenenciari). Zer, joango al gara?
- Bai…eta Francisko… eskerrik asko… (esan zion Engrenenciak Franciskori poz-pozik)
- Zertarako izango gara anai-arrebak elkarri laguntzen ez badiogu ba? (esan zuen orduan Franciskok)
- Bai arrazoi duzu baina nora joatea pentsatu duzu ba? Amak ez digu etxera bueltatzen uzten (galdetu zuen Engrenenciak kezkaturik)
- Badakit baina esan dudanez, anai-arrebak elkarri laguntzeko daude eta nik dakidala behintzat, Pepito gure anaia da. Hortaz, haren etxera joatea pentsatu dut (argitu zuen Franciskok bere ideia, galdera erantzunez). Goazen! (Ohiukatu zion arrebari anaiaren etxera joateko keinua eginez)

Bi neba-arrebak, Pepitoren etxerantz abiatu ziren. Bertara iristeko baina, zailtasun ugari igaro behar izan zituzten: Franciskok bi babori pilulak eskaintzeko gogoak jasan behar izan zituen, eta Engrenenciak aldiz, “striptis” areto batean sartzeko gogoak jasan behar izan zituen…Beraientzako ezinezkoa zirudiena. Pepitoren etxera iristean, izugarri alai gelditu ziren eta nola Pepitok berari egindako gaitz guztiak barkatu zizkien eta barrura sartzen utzi zienez gero, askoz ere zoriontsuago egon ziren, eta bertan sartu orduko, lehen euria zena, sekulako zaparrada bihurtu zen.

- Mila esker zure etxera sartzen uzteagatik (eskertu zion bihotzez Engrenenciak Pepitori)
- Ez da ezer izan (erantzun zion Franciskok)

Barruan zeuden bitartean, hitz egiten hasi ziren eta berriz ere adiskidetu eta amaren oinordekotza jaso ahal izateko hilketa batzuk proposatzen hasi ziren, bertan errege-erreginak balira bezala bizi ahal izateko:
- Ama hiltzeko modudrik errezena hona gonbidatzea izango litzateke, gero aulki batekin kolpatuz (adierazi zuen Pepitok)
- Ez, hobeto egongo litzateke gu bertara joan eta aizkora batez burua moztea (proposatu zuen Engrenenciak)
- Edo bestela bi ideiak nahasi ditzakegu. Bera izan ahal da hona datorrena, eta burua aizkora batez moztu ahal diogu.
- Bai horixe egingo dugu! (batera eta ilusio handiz onartu zuten neba-arrebek ideia)

Hala, anai-arrebak adiskidetu egin ziren eta hurrengo egunean, ama hil egin zuten oinordekotza jasoz, eta handik aurrera poz-pozik biziz.

1 comentario:

  1. Celia naiz.
    Tira, ipuinaren komentaketa egin behar dut hemen. Oso ipuin luzea iruditu zait eta, horrezkero, pixkat aspergarria.
    Nire ustez luzeegia egin duzu kontatu duzunarako. Izan ere, hitz arraro gehiegi eta gauza luzeegiak sartu dituzu. Akats ortografiko ugari egin dituzu, baina horiek zuzenduko ditut geroxeago. Istorioa polita eta farregarria iruditu zait baina, eta oso ondo egina dagoela, ondo egituraturik eta dena. Soilik hori, luzeegia dela. Hala ere, polita. Muxu asko!
    Celia

    ResponderEliminar