9 MAIALEN

HIRU NEBA-ARREBEN IPUINA

Atzo, Lizarran, baziren hiru neba-arreba. Handienak Pepito zuen izena eta hiruren artean langileena, goapoena eta indartsuena zen, baina ez zen oso azkarra. Honek estriper bezala egiten zuen lan. Frantzisko bigarren neba-arreba zen, hau ordea, aurreko anaiaren kontrakoa zen; ez zen goapoa, itsusia zen, ez zuen indarrik eta oso alperra zen; baina ba zuen Pepitorekin antzekotasun bat: hau ere ez zen batere buruargia eta haren lana gamelua izatea zen, hau da drogen munduan zebilen. Azkenik, neba-arreba txikiena Engrenetzia zen. Hau bere bi neba-arreben tartekoa zen, hau da, ez zen liraina baina itsusia ere ez, ez zen indartsua baina ba zuen indar pixka bat, ez zen oso langilea baina ez zen alperra. Engrenetzia nahiko azkarra zen, lehen abokatu bezala egiten zuen lan baina lan gabezia dela eta lana galdu zuen.
Egun batean, haien gurasoek hiru neba-arrebei herentzian utzitako etxean zeudenean, Galizian, Frantziskok eta Engrenetziak errieta bat izan zuten etxeko lorategian. Engrenetziari ez zitzaion bat ere gustatzen Frantziskok eta Pepek garbitzaile bat bezala tratatzea, izan ere, larunbatetan bi anaiek haien lagunak gonbidatzen zituzten etxera partidua ikustera. Egun haietan Engrenetziak 20 lagunentzako janaria prestatu behar zuen eta etxea batu eta zaindu Pepek eta Frantziskok behartzen zutelako. Gainera haien lagunek eta bi anaiek gauzak apurtu eta lurrera botatzen zituzten.
- Engrenetzia! Jaso paper zati hori lurretik!
- Zergatik ez duzu zuk jasotzen? Zuk bota duzu!
- Ni ez naiz garbitzailea!
- Ni ere ez naiz garbitzailea ezta zure neskamea ere Frantzisko!
- Gezurra! Jaso hori oraintxe bertan!
- Badakizu zuk bota duzula! Ez dut jasoko! Ez naiz zure neskamea, zenbat bider errepikatu behar dotzut? Gainera, ondotxo dakizu ez zaidala batere gustatzen ni horrela tratatzea!
Engrenetzia Frantziskorekin haserretu zen eta nahi gabe, amorruak adreilu bat hartzea eta haren nebari burura botatzera bultzatu zuen Engrenetzia.
Frantzisko gertaera horren ondoren ez zen lehen zena izan. Aulki batean geratu zen paraplegiko. Pepe, hau gertatu bitartean, bidaia batean zegoen haren neskalagunarekin Mexikon. Etxera bueltatu zenean, Engrenetziak gertaturiko guztia kontatu zion negarrez, oso damututa.
- Zergatik dago Frantzisko horrela? Zer gertatu zaio? Zer gin diozu??
- Nik … nik … zera … eztabaida bat izan dugu..eta nahi gabe … adreilu bat bota diot burura … eta … paraplegiko geratu da … baina ez da nahita izan! Nik ez nion minik egin nahi!
- Zergatik izan duzue errieta?
- Ez zarete konturatzen baina zuen neskamea banintz bezala tratatzen nauzue, eta ni ez nahiz zuen neskamea, zuen arreba naiz! Ezin dut jasan ni horrela tratatzea!!
Pepe, hasieran ere Engrenetziarekin haserretu zen baina gauean Engrenetziarekin pentsatzen aritu zen eta berehala ulertu zuen zer egiten zioten Engrenetziari, hau da, ez zen haien neskamea, baizik eta haien arreba zen. Pepe damutu egin zen Engrenetziari egin ziotenaz.
- Engrenetzia, gaur gauean atzo esan zenidanaz egon nahiz pentsatzen, eta sentitzen dut, ez nintzen konturatzen horrela aritzen ginenik zurekin. Barkatu.
- Barkatuta zaude baina hemendik aurrera etxea denok zainduko dugu bale?
- Bale.
Aste bete beranduago Lizarrara bueltatu ziren.
Bertan Engrenetziak Frantzisko zaintzen jarraitu zuen egun batean gogoratu zen arte bere fakultateko irakasleak mediku ona izan zitekeela esan ziola.
- Pepe! Medikuntza ikasiko dut!
- Medikuntza? Zuk? Zergatik?
- Ba begira, oraintxe bertan gogoratu naiz fakultateko irakasle batek mediku edo erizain ona izan nintekeela esan zidala. Gainera, orain lan gabezian nago eta ondo etorriko zait dirua irabaztea.
- Ba nahi duzun bezala, ideia ona da baina asko ikasi beharko duzu.

Beraz, Engrenetzia, medikuntza ikasten hasi zen, beti ere Frantzisko zainduz. Horrela ba, Engrenetziak lana aurkitu zuen paraplegikoen egoitza batean erizain bezala. Diru pixka bat lortu bezain laster eman zuen Frantziskoren izena berak lan egiten zuen egoitza artan, ala, Engrenetziak lana lortu zuen eta aldi berean Frantzisko zaintzeko aukera izan zuen bere buruan zeukan errudun sentimendua gutxiagotuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario